ATHLETIC 1 – 2 DEPORTIVO
Badirudi ordutegi berria ez zela gure alde jokatu aurreko partidan; nahiz eta gure jokalariek aukera ugari izan lehenengo hamabost minutuetan Rubinos Perez epaileak penalty bat pitatu zuen Deportivoren alde; penaltya sartu eta San Jose kaleratu zuen; ordutik, San Mames nekatzen hasi zen epailearen jarreragatik eta hori ez gutxi izanik gure kontra jardun zen nabarmen partidu guztian zehar.
Bigarren zatia oso hotz hasi genuen bai jokalariak baita zaleek ere; gero Adrianek bigarrena egin zuen Deportivorentako eta guzti hoztu ziren harmailak.
Azkenik, Llorente Athleticen gola sartu zuen baina epaile madarikatuaren erruz(bi penalty argiak ez zituen nahi ikusi) ez genuen izan aukerarik behintzat puntu bat ateratzeko.
Hurrengoa, Bartzelonaren aurka, espero dugu partida ikaragarria izatea eta Athleticek irabaztea. Horretarako zaleen kemena eta indarra ez da faltako.
Goiztik hasi beharko dugu giroa egiten Indautxuko kaleetatik, nabari dezatela partida honek duen garrantzia.
AUPA ATHLETIC ETA ZAZPIAK BAT TALDEA!!!!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario